top of page

Lipdub-aren helburuak

Eraikuntza sektorearen ondoren, kazetaritza da azkeneko 2 urtetan kaleratze gehien izan dituen sektorea. Estatuko kazetarien elkarteen federakundearen arabera, azkeneko 5 urtetan 8.875 kaleratze sufritu ditugu. Kazetarien artean, langabezia %37koa da. Krisia batetik eta teknologia berrien zabalkundea bestetik komunikazioaren “negozioak” gainbehera egin du. Baina horrek ezin du gure profesioaren lurperatzea ekarri. Ez gaude prest!


Horregatik erabaki dugu sarean hainbeste arrakasta duten ñoñokeriez baliatzea gure profesioaren aldeko aldarrikapena egiteko.


Zuk ere proiektu honetan parte har dezakezu. Nahi baduzu, zatoz apirilaren 10ean, eta erakutsi ez zarela kakati!

bottom of page