top of page

Lipdubaren abestia eta ibilbidea

Hemen dituzue lipdub-aren abestia, Joxerra Gartziaren laguntzarekin, eta ibilbidea. Apirilaren 10erako ikasteko! Bertsio ezberdinak ikusteko, klikatu banderetan.​



Abestia entzuteko, klikatu abestiaren irudian. Xabi Hoo Enkoreko abeslariak, grabatu du Mc Clane studios-en laguntzarekin. Bigarren ahotsak Leire Elustondo eta Irene Martinezek grabatu dituzte Radio Euskadiko La jungla sonora estudioan.

Abestia

Ibilbidea

Euskal prentsa gu?
Seguru

 

 

Zenbat urte ikasten txuletarik gabe,
gero lanean copy-paste egiteko, halere.
Gaur egun kazetari guztiak soberan daude
klon albisteak baitaude

 


Dena dohainik …
Internetekin ez daukagu pentsatzen lanik.
Lepo zuriko lapurrei zertan zaunka hasi,
esanak esan hemen dirua da nagusi
holan da beti!

 

Zer da, bada, kazetaritza?
Batzuentzat, argi eta garbi,
Negozio latz bezain beltza.
Guretzat, aldiz, zer da?

Prentsa zirkua da, ta gu pailazo.

 

 

Ka-kazetari
Kakati;
Ka-kazetari,
Kakati,
Ka-kazetari

Lana bilatzen
Bada nahiko lan
Lana bilatzen
Hor konpon

 

 

 

Hemen lanik ez bada, ospa atzerrira!
Berdin dio New York, Frankfurt, Irak edo Malira
Munduan bada nonahi gose, gerra, miseria

 

baina ez da notizia!
 

Mundu ustela:
Diru sobreak hegaka batetik bestera …
Barcenas zein Vazquez, edo Barcina bestela
Lau lagunentzat da oso-osorik pastela:

Gal daitezela!

 


Zer da, bada, kazetaritza?
Batzuentzat, argi eta garbi,
Negozio latz bezain beltza.
Guretzat, aldiz, zer da?

Prentsa zirkua da, ta gu pailazo.

 

 

 

Ka-kazetari
Kakati;
Ka-kazetari,
Kakati,
Ka-kazetari

Lana bilatzen
Bada nahiko lan
Lana bilatzen
Hor konpon!

 

 

 

Eredu ustelak baztertu
Baietz laster guk mundu hobe bat sortu
Eredu ustelak baztertu
Baietz laster guk mundu hobe bat sortu

 

 

​

Aitu al duzu?

 

 

 

Ka-kazetari
Lana bilatzen
Bada nahiko lan
Lanaa bilatzen hor konpon
Ka-Kazetari

Lehenengo solairuan hasiko da, eskailera zaharretan. Bertatik eskailerak igo, eta hirugarren solairuko MediaLab-era joango gara, platoak dauden lekura. Solairu berdineko Multimedia 4-5-6 dauden pasiloetatik barrena, zuzenean eskailera berrietara joango gara (idazkaritzakoak), bertan amaituz.

bottom of page