top of page

Azken albisteak

Gure lipdubaren inguran Info 7 irratian

2013ko Apirilak 10

 

Atzo goizean Info 7 irratian gure lipdubaren inguruan hitz egin dute. Bertan izan da Xabier Larrañaga ikaslea, xehetasun gehiago ematen. Asteartean ezin izan bazenute entzun, hemen duzue entzuteko aukera.

Grabatu dugu gure Flashdub Shakee-a

2013ko Apirilak 10

 

Gaur jada errealitate bilakatu da gure proiektua, hilabeteetako lanaren ostean. Hasieran lipdub soila zen proiektuari interneten ezagunak ziren beste fenomeno batzuk gehitu genizkion Flasdub Shakee-a bilakatzeko (Flash Mova eta Harlem Shakeea, alegia). Azkenean 100 pertsonak baino gehiagok hartu dugu parte, eta gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zareten guztioi. 



Azken emaitza ikusteko, egun batzuk itxaron beharko ditugu, nahiz eta gu oso pozik agertu ginen bizitakoarekin. Guretzat, oso esperientzia nekagarria izan zen, baino halare, oso aberasgarria.

Xabier Larrañaga La tarde en euskadi saioan

2013ko Apirilak 9

 

Gaurko La tarde en Euskadi saioan (Onda Vasca) gure lipdubaren inguruan hitz egin dute. Bertan izan da Xabier Larrañaga ikaslea, xehetasun gehiago ematen. Asteartean ezin izan bazenute entzun, hemen duzue deskargatzeko aukera. 

Abestiaren bertsio ezberdinak

2013ko Apirilak 5

 

Gure abestia hizkuntz ezberdinetara itzuli dugu. Ikus dezakezuen bezala, 8 hizkuntza ezberdinetara itzuli dugu. Gure aldarrikapena ahalik eta jende gehienarengana iristea nahi dugu.

Abestia

Garazi Ramos eta Xabier Larrañaga Faktoria saioan

2013ko Apirilak 2

 

Euskadi Irratian gaur goizeko Faktoria saioan izan dira Multimedia Komunikazio Masterreko Garazi Ramos eta Xabier Larrañaga, lipdubaren inguruan hitz egiteko. Ez duzula saioa entzuteko aukera izan? Sar saitez ondoko esteka honetan

Dekoratuaren zati bat

2013ko Apirilak 3

 

Ia egun guztian zehar aritu gara lipdubeko dekoratua egiten. Oraingoz bizpahiru gauz bakarrik erakutsiko ditugu, gainontzekoa, lipdubaren egunean eta unean. Hau ikusita, seguru animatuko zaretela apirilaren 10ean lipdubera etortzen! 

Jose Antonio Roigé ikastaroa ematen

Steadycam-aren ikastaroa

2013ko Martxoak 26

 

Jose Antonio Roigé Pixeleko langileak gaur EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean eman du steadycam-a erabiltzeko ikastaroa. Jende nahikoa hurbildu da, eta Steadycam-a erabiltzeko aukera ere izan dute ikasleek. Gainera, gero adibide praktiko batzuk erakutsi ditu.

Steadycam-aren erabilera ikastaroa

2013ko Martxoak 26

 

Pixel enpresaren eskutik, steadycam-aren erabilpenari buruz, ikastaro labur bat emango da Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikastaroa martxoaren 26an izango da, goizeko 10etan

Iragarki kartelak dagoeneko ikusgai daude!

2013ko Martxoak 21

 

Lipdub-ari dagozkion lehen kartelak dagoeneko ikusgai daude Leioako Kanpuseko zenbait tokitan. Hurrengo egunetan, gure fakultateko ikasleek informazio gehiago jasoko dute e-posta bidez, euskaraz zein gazteleraz. Zuk ere informazio gehiago jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta adeitasunez erantzungo dizugu.

bottom of page