top of page

Versión en euskera

Versión en euskera

Euskal prentsa gu?
Seguru

 

Zenbat urte ikasten txuletarik gabe,
gero lanean copy-paste egiteko, halere.
Gaur egun kazetari guztiak soberan daude
klon albisteak baitaude


Dena dohainik …
Internetekin ez daukagu pentsatzen lanik.
Lepo zuriko lapurrei zertan zaunka hasi,
esanak esan hemen dirua da nagusi
holan da beti

Zer da, bada, kazetaritza?
Batzuentzat, argi eta garbi,
Negozio latz bezain beltza.
Guretzat, aldiz, zer da?

Prentsa zirkua da, ta gu pailazo.

 

Ka-kazetari
Kakati;
Ka-kazetari,
Kakati,
Ka-kazetari

Lana bilatzen
Bada nahiko lan
Lana bilatzen
Hor konpon

 

 

Hemen lanik ez bada, ospa atzerrira!
Berdin dio New York, Frankfurt, Irak edo Malira
Munduan bada nonahi gose, gerra, miseria

baina ez da notizia!



Mundu ustela:
Diru sobreak hegaka batetik bestera …
Barcenas zein Vazquez, edo Barcina bestela
Lau lagunentzat da oso-osorik pastela:

Gal daitezela



Zer da, bada, kazetaritza?
Batzuentzat, argi eta garbi,
Negozio latz bezain beltza.
Guretzat, aldiz, zer da?

Prentsa zirkua da, ta gu pailazo.

 

Ka-kazetari
Kakati;
Ka-kazetari,
Kakati,
Ka-kazetari

Lana bilatzen
Bada nahiko lan
Lana bilatzen
Hor konpon!

 

 

Eredu ustelak baztertu
Baietz laster guk mundu hobe bat sortu
Eredu ustelak baztertu
Baietz laster guk mundu hobe bat sortu

 

Aitu al duzu?

 

Ka-kazetari
Lana bilatzen
Bada nahiko lana bilatzen hor konpon
Ka-Kazetari

bottom of page